Ikerketak - Ikerketa, diagnosia eta interbentzio proposamena

Ikerketak

Ikerketa, diagnosia eta interbentzio proposamena


Lana: Maria Magdalenaren irudia
Tipoligia: Eskultura polikromatua
Kokapena: elgoibarko Zaharren egoitzako kapera.
Materialak eta teknika. Egur landu eta polikromatua.
Neurriak: 97zm. alt. X 36 zm. zab.
Egilea: Borgoñako Felipe.
Kronologia: XVI. mendearen erdialdea. 1552-53
Estiloa: Errenazimendukoa
Ikerketa data: 2011 urtea.

EGINDAKO IKERKETA

Gainjarritako polikromiak hainbestetan aurkitzeak, honakoa bezala, era honetako piezak denboran zehar hainbat aldaketa jaso dutelako da, batzuetan moda aldaketengatik, erabilgarritasun egokiagatik beste batzuetan.
Aurre-ikerketa gabeko interbentzioek lanon aurkako atentatu bihurtu dira sarritan, polikromien jarraipen kronologikoaren ezezagutzearengatik, inkonszienteki gainjarririko polikromiak desagerraraziz edo lanarekiko adeitasun gutxiko berrintegrazioak eginez. Interbentzio hauek nahaste optikoa eta lanaren une historikoekiko zerikusi gabeko itxura estetikoa sortarazten dute. Ezabapenok askotan beharrezko baliabiderik gabe egin izanak deusezturiko polikromia originalak aurkitzera garamatza.
Egungo irizpide deontologikoek esku-hartze aurretik ezagutzera indartzen gaituzte. Patologiak ezagutu, pieza bakoitzaren ezaugarriak ezagutu eta tratamendu bakoitzaren ahalbideak eta eragozpenak.
Aurrez piezak denboran zehar izandako eboluzioa, izan dituen erabilerak, moda aginduetara izandako egokitzapenak, etab., grafikoki polikromia bakoitza berreraikitzera iritsiz ahal izanik.

Egindako ikerketaren helburua, margotze teknikaren, polikromiaren kontserbazio egoeraren eta denboran zehar izandako eskuhartzerengatik eragindako aldeen ikerketaren bitartez, irudiaren polikromia originalaren berreskuratze interbentziorik egitearen biabilitatea erabakitzea izan da.
Nabarmentzekoak lanean sorturiko zailtasunak, azpiko polikromia zaharrenak kutxatu eta mozorrotzen dituzten gehitutako materialek eragindako nahasteagatik. material zaharrenak originalak? Hainbeste sustantziak sakon inpregnatuak izan dira (aberre jatorrizko itsasgarriak, argizaria, sustantzia organikoak, pigmentoak,...).

Lan prozesuak bataz bestearen atzeko konplementatzen joan diren aro desberdinak izan ditu:

• Aurre azterketa
• Ohiko eta ultramore argiekin azterketa bisuala.
• Azterketa lupa binokularrarekin.
• Mikroskopio azterketa.
• Laborategiko azterketa.
• Kata irekiera.
Lorturiko erabakiekin, txostenaren idazketa eta interbentzio proposamenaren aurkezpena.